top of page

Jean Philippe Rameau (Dijon, Borgoina, 1683ko irailaren 25 - Paris, 1764ko irailaren 12) frantziar musikagile, organojolea, klabe-jotzaile eta musikaren teorialaria izan zen. 

​

Aita, Dijongo organojolea, izan zuen lehen irakaslea. 18 urte zituenean, Italiara joan zen eta, itzulitakoan, organojolea izan zen Avignongo katedralean eta, geroago, Clermont-Ferrandekoan. 

​

Opera aipagarriak idatzi zituen, besteak beste:

  • Hyppolyte et Aricie (1733).

  • Castor et Pollux (1737).

  • Dardanus (1739).

  • La princesse de Navarre (1745), Voltaireren libretoarekin.

Opera-balletak ere idatzi zituen, besteak beste:

  • Les Indes galantes (1735, «Indiar galaiak»).

  • Les paladins (1760, «Paladinak»).

​

Egilea: Marisa Castro

bottom of page