top of page

Egilea: Marisa Castro

Georges Bizet (Paris, 1838ko urriaren 25a - Bougival, 1875eko ekainaren 3a) frantziar musikagile erromantikoa izan zen.

Parisko Kontserbatorioan  ikasketak egin zituen. 1857an Erromako Saria irabazi zuen.  Lan anitz egin zituen, eta horien artean operak nabarmentzen dira: Les Pêcheurs de perles (1863, «Perla arrantzaleak»), La Jolie Fille de Perth (1866, «Perthen alaba ederra»), Djamileh (1871), eta, batez ere, Carmen (1874), Frantziako opera nagusia.

​

Gazterik eta miserian hil zen, bizi zen bitartean arrakasta handirik izan gabe.

bottom of page