HUNGARIAR DANTZA
Johannes Brahms (Hanburgo, 1833ko maiatzaren 7a- Viena, 1897ko apirilaren 3) musika erromantikko konpositore alemaniarra izan zen.
Hanburgon jaio zen. Aita kontrabaxu-jole izan zen. Hark irakatsi zizkion bere lehenengo musika jakinbideak. Laster nabaritu zitzaion piano-jotzaile ona zela, eta gaztetik, familiaren gastuak ordaintzen zituen jatetxeetan eta tabernetan pianoa jotzen, era berean klaseak ere ematen zituen.
Brahms-ek piano errezitaldi publikoak eskaini zituen, baina ez zuen nahi besteko arrakastarik izan. Nahiz eta onarpen eskasa izan, gero bere bi "Pianoko kontzertuak" obren estreinuan berak joko zituen. Konposaketari ekin zion, baina bere obrek ez zuten publikoaren interesa erakarri.
Brahms naturaren maitale izan zen. Viena inguratzen duten basoetan paseatzea gustoko zuen, eta berarekin eramaten zituen beti gozokiak ikusten zituen umeen arten banatzeko. Helduenganantz zakar samarra zen, baina bere lagunek bihotzez ederresten zuten. Brahms ez zen ezkondu. Vienan, 64 urterekin hil zen, gibeleko minbizi baten ondorioz.