top of page
LA TRAVIATA
GIUSEPPE VERDI
Giuseppe Fortunino Francesco Verdi (Le Roncole, Parma, Frantziako Lehen Inperioa, gaur egun Italia, 1813ko urriaren 10a – Milan, Italiako Erresuma, 1901eko urtarrilaren 27a) Erromantizismoaren garaiko italiar musikagilea izan zen. Opera landu zuen, batik bat.
Lan ugariren egilea izan zen, haien artean Aida, Rigoletto, Il trovatore edo La traviata bezalako opera ospetsuak. Horrezaz gain, Macbeth eta Otelo, William Shakespearek idatzitako lanak, musikatu zituen.
Politikoki, Risorgimento, Italiaren batasunaren eta askatasunaren alde jardun zuen higikundearen pertsona enblematikoa izan zen. Ezaguna da Viva VERDIleloa, Vittorio Emanuele Re D'Italia erregearen alde egiteko erabiltzen zutena.
bottom of page