top of page

BOLERO-MAURICE RAVEL

images.jpg

Ziburun, jaiotako etxea.

ravell-1930.jpg

Maurice Ravel(1875-1937) musikari famatua, "Bolero"ezagunaren egilea, Lapurdin jaio zen, Ziburuko herrian. Hilabete gutxi zituela, Parisera joan zen familia osoa. Ama euskaraz egiten zion semeari, baita Gaxuxa neskameak ere. Diotenez, amak erakutsi zion euskal musika maitatzen. 

Maurice 6 urterekin hasi zen pianoa jotzen ikasten. Mutila maiz gogoz kontra joaten zen ikastera eta amak dirua ematen zion joateko. 14 urterekin Parisko kontserbatorioan sartu zen, eta 16rekin lehen piano-lehiaketa irabazi. Jadanik bazekien zerbait: nahiago zuen musika sortu jo baino. Lehen obra 18 urterekin sortu zuen. 

1900 urtean hasi zen udako oporretan jaioterria itzultzen, Ziburu herrira. Eta orduantxe sortu zen Frantzian "Les Apaches" taldea. Kideak: Ravel, Manuel de Falla, Igor Stravinsky, Sordes pintorea, Fargue poeta...

bottom of page