TRINEOZ BIDAIA
LEOPOLD MOZART
Egilea: Marisa Castro
Leopold Mozart (Augsburg, Alemania, 1719ko azaroaren 14a – Salzburgo, Austria, 1787ko maiatzaren 28a) barroko osteko musikagile alemaniarra.
Bere familiakoen artean ez zegoen musika-aurrekaririk; aita koadernatzailea zen. Leopold, hasiera batean, Salzburgoko unibertsitatean zuzenbidea eta filosofia ikasten hasi bazen, behin eta berriz huts egiteagatik unibertsitatetik kanporatua izan zen.
Konde baten biolinjolea izan zen, eta gero,
Biolina jotzen ikasteko metodo bat idatzi zuen, gaur egun oraindik balioetsia bere originaltasunagatik eta azalpen argiengatik.
Anna Maria Pertlekin ezkondu zen, eta bikoteak zazpi seme-alaba izan zituen. Horietako bost haurtzaroan hil ziren, eta beste biak Wolfgang Amadeus Mozart eta Maria Anna Mozart ziren. Leopoldek seme-alabei bere denbora guztia eskaini zien, hainbesteraino, non musika konposatzeari utzi ziola umeei musika bizikiago erakutsi ahal izateko.
Sinfonia bat idatzi zuen, eta ondoren, Jostailuen sinfonia ere sortu zuela pentsatzen da (orain dela urte batzuk arte, sinfonia hau Joseph Haydnena zela uste izan baita). Jostailuen sinfonia bere semea Wolfgangentzat idatzi zuen, Leopolden emaztea oraindik haurdun zegoela. Sinfonia honetan, baliabide ezberdin ugari erabiltzen ditu ume batentzako giro aproposa sortzearren: karraka, txilibitua eta danbolina bezalako tresna sinpleak, besteak beste. Hala ere, sinfonia honen autoretza oraindik eztabaidan dago.