top of page
Sergei Prokofiev ( 1891ko apirilaren 23a - 1953ko martxoaren 5a) errusiar musikagilea, orkestra zuzendaria eta pianojolea izan zen.
Ama pianojolea eta aita ingeniari agronomoa zituen. Seme bakarra zen. Prokofievek umetatik erakutsi zituen musikarako gaitasun nabarmenak, eta 1902rako idatzita zituen pieza batzuk.
1918tik 1932ra bitartean, Errusiatik kanpo bizi izan zen.
Ia musika mota guztiak landu zituen, eta XX. mendeko lehen erdiko musikagilerik bikainenetako bat izan zen.
Egilea: Marisa Castro
bottom of page