JULA JULA FAKIR JAUNA
MANTSO-MANTSO, GOXO-GOXO, DOTORE ETA JATOR,
JULA-JULA FAKIR JAUNA KATXEMIRATIK DATOR.
TZUNPA, TZUNPA, TZUNPAPA,
TZUNPA, TZUNPA, TZUNPAPA.
TZUNPA, TZUNPA, TZUNPAPA,
TZUNPA, TZUNPA, TZUNPAPA.
JULA-JULA JA, MAKURKA GERRIAK KRAK!
JULA-JULA JA, MAKURKA BELAUNAK KRAK!
JULA-JULA JA MAKURKA BIZKARRAK KRAK!
JULA JULA MAKURKA KOPETAK!
Egilea: Marisa Castro
“Jula-Jula fakir bat zen. Egunero, egunsentian, eguzkia irtetean errezatzen hasten zen. Baina egun batean, errezatzen ari zela, min handia hartu zuen”. Kantatu eta JULA-JULA fakirra imitatuz ondo pasatzeko prestatu dugun abestia da hau. Fakirrak bezala mozorrotu gintezke. Badakizue, turbantea eta hori guztia. Katxemiratik etorritako fakirrak gara guztiok. A Erritmoari jarraituz, biribilean ibili egingo gara. B Geldirik, korroko guztiak elkarri begira, besoak altxa eta JULA-JULA JA oihukatuz, makurraldi bereziak egingo ditugu. Eta atera kontuak: lehenengo makurraldian gerriak KRAK! Eta, gero, belaunak, eta bizkarrak, eta kopetak eta KRAK! Aldi bakoitzeko KRAK!aren ondorengo ibilaldia keinu bereziak eginez burutuko da. Hau da, gerriari helduta, herrenka, bizkarra okertuta, kopetari eutsiz... Animo, eta txantxa piska bat!